martes, 27 de diciembre de 2011

AURKEZPENA

NIRE BURUAREN AURKEZPENA


Ni Garazi Sanchez Sanchez naiz, Atarrabian bizi naiz eta 18 urte ditut. Atarrabiako naizen arren, DBH eta Batxilergoa Burlatako “Askatasuna” institutuan ikasi ditut.
Hizkuntzei erreparatuz, Ingelesean nahiko kaxkarra naiz eta are gehiago, ez dut batere gustuko.
Bestalde, gaztelania euskara baino gehiago erabiltzen dut. Hala ere, euskaraz hitz egiteko ohitura daukat eta euskara gaztelania baino gehiago maite dut.
Nire zaletasunak, gazte gehienonak bezala, parrandara ateratzea eta lagunekin ibiltzea da. Hala ere, kirola ere gustukoa dut. Gazteago nintzenean atletismo egiten duen, baina azkenean utzi behar izan nuen. Bestetik, Euskal Dantzetan aritzen naiz 6 urte nituenetik. Eta gaur egun, Mikelats Dantza Taldeko kidea naiz. Horregatik, aurten oporretara Hungariara joan naiz, dantza taldekoekin, horra dantzatzera joateko deitu zigutelako.
Lanari dagokionez, orain arte lan gutxi egin dut, aurreko urtean dantza irakasle moduan egon nintzen, 10-12 urteko gaztetxo batzuei erakusten. Aurten , lan hori utzi behar izan dut, unibertsitateko ordutegiagatik.
Hala ere, asteburuetan,aisialdi talde batean begirale moduan lan egiten nago.
Hemendik urte batzuetarako asmoak, oso argi ez dauzkadan arren, gizarte laneko gradua lortzea espero dut, baita horretaz lan egitea ere.
Bukatzeko,egia esan  erasmusetan ez dut pentsatu, hala ere, aukera izanez gero joatea gustatuko litzaidake, esperientzia oso polita dela iruditzen zaidalako.

DESKRIPZIOAK

KATTALINEN DESKRIPZIOA

Kattalin, neska gaztea eta argala da, 1.75 zentimetro inguru neurtzen du altueraz, hortaz, nahiko handia da. Saskibaloian aritzen direnen antzeko gorputza dauka, beraz giharrak ez ditu oso lodiak ezta zabalak ere.
Aurpegia luzea eta mehea dauka. Begiak, marroia dira azalaren tonuaren antzekoa, beraz, belzkara da. Bere azala fina eta pikorrik gabekoa da. Sudurra, arrunta dauka ez oso luzea ezta oso txikia ere. Bere ahoa xarmantekoa da, hortzak zuri-zuriak dituelako eta ezpainak mamitsuak eta gorri kolore bizi bizikoak dituelako.
Ilea kizkurra eta gaztaina kolorekoa dauka. Baita dezente luzea ere.  Kizkurra duen arren, kopeta ilea liso paratzen du. Gainera, belarri atzealdean , “rasta” delako bat du.
Burutik sorbaldaraino jaisten den lepo luzea eta mehea dauka. Sorbaldak ez ditu oso zabalak. Hankak, luzeak eta finak ditu ere, saskibaloian aritzen baita.
Oinetako tamainak ez du atentzioa deitzen, Kattalinek duen altuerarekin egokia baita. Aurretik esan bezala, ez da oso neska gihartsua, argala baizik.
Janzkerari dagokionez, normalean bakero edota praka estu batzuekin eta bizkarretik jausten den kamisetak daramatza. Oinetakoak “zuekoak “ delakoak edota janzteko botak  erabiltzen ditu.
Esan beharra dago, udan, buruan zapiak jartzeko ohitura daukala, beti ere, kolore bizikoak badira.
Honez gain, apaingarriak eramatea gustuko ditu, beti ezkerreko eskuan Indiatik ekarritako eskumuturreko batzuk eta zilarrezko eraztun handi bat eramaten ditu.
 Amaitzeko. emandako ezaugarri hauekin guztiekin, Kattalin fisikoki nolakoa den argi gelditu dela uste dut.
KATTALINEN IZAERAREN DESKRIPZIOA


Kattalin Zuzenbide ikasten ari den 18urtetako neska gaztea da. Zuzenbide ikastea, bere izateko era zelatatzen du, injustizien aurka eta benetan maite dituen gauzengatik borrokatzen duena da.
Ikasteaz gain, lana ere egiten du, Saskibaloiko entrenatzailea da. Hortaz, Kattalin oso neska langilea da.
Horrez gain, herrian neska aktiboa eta parte hartzailea ere bada.
Kattalin neska alaia eta jatorra da, hala ere, hasiera batean nahiko lotsatia da. Eta jendeari irekitzea kostatzen zaio.
Irekitzea kostatzen bazaio ere, behin konfiantza harturik oso pertsona goxoa da.
Hala ere, nahiko milika dela onartu behar dut dena planifikatua izatea gustatzen zaio, bestelaz blokeatu egiten da.
Nabarmendu beharreko ezaugarri positiboa , gauzak gaizki egiten dituenean, hartu beharreko jarrera hartzen ez duenean,… mirestekoa da damutzeko edota barkamena eskatzeko duena gaitasuna da.
Aldiz, Kattalinek daukan huts nabariena, nahiko inozoa dela da. Jendeaz behar adina baino gehiago fidatzen da eta gero gerokoak datoz.
Hau alde batera utzita, Kattalin oso pertsona adeitsua da eta beti laguntzeko prest dago.
Bukatzeko, esan beharra dago, Kattalin izaeraz, ezagutzen dudan pertsona sanoetariko bat dela .
NIRE IZAERAREN DESKRIPZIOA

Ni Garazi Sanchez naiz eta Gizarte Lana ikasten ari naiz. Ikaslea banaiz ere, lana ere egiten dut, egun aisialdiko begiralea naiz. Begiralea banaiz ere, Euskal Dantza irakaslea ere izan naiz hortaz pertsona langilea naizela kontsideratzen naiz..
Langilea naizen arren, oso erraz estresatu egiten naiz, gauzak kontrolpean ez ditudanean nabaritzen dudanean.
Gainera nire izaeraren ezaugarririk nabarmena urduritasuna dela esan dezaket, eskua beti dar-dar batean daukadalako eta baita hanka ere. Oraindik ere urduritasuna kontrolatzen ez dut ikasi.
Hala ere, urduria eta mugitua izatea gustuko dut, parte hartzailea eta aktiboa sentitzen naizelako. Gainera, bizitza lasaia eta tentsiorik gabekoa behar badut ere, beti saltsa guztietan sartua nago, perrexilaren antzera.
Bestetik, nahiko lotsatia eta itxia naiz. Jendeak lasaitasuna eta konfidantza trasmititu behar dit ni ireki nadin.
Baina behin konfiantza hartuta adarra jotzea eta txantxetan ibiltzea gustuko dut.
Hortaz, itxuraz gauzak serio hartzen ez ditudala edota gauzak bost axola zaizkidala dirudi baina itxurakeria baino ez da. Itxurakeri hori zati handi batean nire erruz da, nik gauzak azaleratzen ez ditudalako. Baina bai ordea, neure buruan, gauzei buelta gehiegi ematen dizkiet.
Bukatzeko, inor perfektua ez den heinean, saiatu behar gara norberak bere burua maitatzen.
Besterik gabe, nire izaera aurretik aipatu bezalakoa da, nire akats eta bertuteekin.
JANZKERA

Argi dago, momentu eta lekuaren arabera, arropa bat edo beste erabili behar dugula. Hori dela eta jantzi ezberdinak ditugu etxeko armairuan , une bakoitzari egoki gaitezen.

KLASERA JOATEKO ARROPA:
Klasera joateko arropa, kalera joateko erabiltzen dudan arropa bera da.
Normalean, kolore bat baino gehiago daukaten kamiseta luzeak eta bakero edota praka estu batzuk daramatzat. Erabli ohi ditudan oinetakoak, eskalapoiak dira, dena den, neguan janzteko botak erabiltzen ditut.
Noizean behin gona bakeroa eta leotardoak jartzen ditut.
Bestetik, apaingarriak gustuko ditut. Beti belarritako handiak daramatzat. Baita uda partean, eskumutur eta lepoko handiak ere.
Baina esan beharra dago, egun batetik bestera janzkera alda daitekeela,hala nola eguraldiaren arabera.

OPORRETARA JOATEKO ARROPA:
Oporretara joaten naizenean, normalean uda da. Hortaz, arropa ugari badaramat ere, guztia fresko-freskoa da.
Oporretako jantzirik gogokoena, petoa da. Petoa motz-motza da eta ohi bezala tiranteduna da.
Normalean, galtzamotzak edota gonak janzten ditut. Eta tirantedun kamiseta ahalik eta freskoen joateko.
Gainera, buruan kolore biziko zapiak janztea gustuko dut.
Oinetakoei dagokionez, beti sandaliekin noa.

KIROLA EGITEKO ARROPA:
Kirola egiteko arropa segun eta zein kirola den aldatu egiten da. Hala ere, kirol arropa guztiek komunean, markakoak eta erosoak direla dute.
Korrika egitera joaten naizenean, praka eta tirantedun kamiseta elastikoa erabiltzen ditut. Eta nola ez, kirola egiteko zapatilak ,zehatzago izanda, korrika egiteko zapatilak.
Igeri egitera joaten banaiz,berriz, bainujantzia baino ez dut erabiltzen.
Mendira joateko aldiz, arropa ugari daramat. Mendiko praka gogorrak janzten ditut. Gogorrak direla esatean, ez dut esan nahi erosoak ez direnik, baizik eta erresistenteak direla.
Jertsea eta xira beti soinean daramatzat bada ez bada ere.Eta normalean jantzi ohi ditudan oinetakoak mendiko botak edota trekking zapatilak dira.
Azkenik, motxila bat daramat, hamaiketakoa, kantinplora eta behar adina gauza eramateko.

ERRREZETA

EUSKAL PASTELA

“ Euskal pastela” egiteko modu ezberdinak daude, gerezi marmeladarekin, txokolatearekin, kremarekin, … Nik kremazkoa aukeratu dut.
Lehenik eta behin, pastelaren masa prestatu behar da.Ondoren krema egin behar da eta azkenik, pastelari egitura eman behar zaio.

MASA ERATZEA:
Pastelaren masa prestatzezko, honako hauek dira erabili behar diren osagaiak: 3 arrautza ,200gr gurin, 250gr irina, 175 gr azukre, 2,5gr legamia, 100gr almendra eta 2,5gr gatz.
Behin osagai guztiak prest ditugula, ontzi batean irina, gatza,azukrea, almendra eta legamia nahasten dira.  Dena nahastuta dagoenean gurina botatzen zaio eta berriro ere nahasten dugu. Ondoren, arrautza bota behar zaio mugitu eta zelofan paperarekin estali.

KREMA ERATZEA:
Krema eratzeko honako osagaiak beharrezkoak dira, 4 arrautza gorringo, litro bat esne, 6 koilarakada azukre eta 3 koilarakada arto irina.
Pastelak usain gozoa izan dezan, laranja eta limoiaren azala, kanela-txotx bat eta banilla-txotx bat bota diezaiokezu..
Pastelari usan gozoa ematen dioten osagaiak, esnearekin batera 10 minutuz egosi behar da..
Ondoren, ontzi batean arrautzak, azukrea, arto-irina eta esnea nahasten dira. Behin hori eginda, lortutako krema likidoa, kazola batera bota eta egosten utzi behar da, solido bihurtu arte.
Behin krema eginda dagoela, pastelean sartu baino lehen hozten utzi behar da.

PASTELAREN EGITURAKETA:
Alde batetik krema eta bestetik masa eginda daukagunean, pastelaren egitura egin behar da. Hasteko bandeja gurinez igurtzi behar da, pastela itsatsita gera ez dadin.
Ondoren, aurretik egindako masaren erdia bandejara isuri behar da. Gero, horren gainean krema hotza jartzen da eta gelditzen den masa gainean jartzen zaio, estalki moduan.
 Bukatzeko, 45 minutuz labean berotu behar da, 200 gradutan.

ISTORIOAK

“LA VOZ DORMIDA”
“La voz dormida”filmaren zuzendaria Benito Zambrano da. Hortaz, pelikula espainola da. Pelikula hau, Gerra Zibilean Frankistek Errepublikanoen aurrean garaipena lortu zutenean kokatuta dago, gerraostean, hain zuzen ere.
Pelikula honen protagonistak, Pepita, Hortensia,” Chaque Negra” eta Felipe dira.
Hortensia errepublikanoa izateagatik atxilotua dago eta heriotza zigorra ezarri diote. Hala ere, hurdun dago, horregatik haurra jaio arte ezingo dute exekutatu.
Pepita, Hortensiaren ahizpa da.Honek ideologia zehatzik ez duen arren, bere ahizpa kartzelara bisitatzera egunero joaten da eta bere ahizpak behar beste fabore egiten dizkio.
Felipe, Hortensiaren mutil laguna da eta “ gorria” izateagatik errefuxiatua dago, bere lagunarekin batera, “Chaque Negra” ezizenez ezagutzen denarekin batera.
“Chaqueta Negra” errepublikano guztien artean bilatuena da.

Pepita, bere ahizpa atxilotua izan zela konturatzean, Madrilera bizitzera joan zen eta Hortensia lagundu nahian familia frankista batean zerbitzari moduan lan egiten zuen.
Familia horretako nagusiaren aita, jeneral frankista bat zen.
Pepita ohi bezala bere ahizpa bisitatzera zihoan eta honek fabore bat eskatu zion, bere senarra aurkitzea eta gutun bat ematea., hain zuzen ere.
Pepita beldurtia bazen ere, bere koinatuaren bila, mendira joatera ausartu egin zen. Bidetik zihoala, frankista batzuekin topatu eta “ viva España”  “viva Franco” eta horrelakoak esatera behartu zuten.
Bere koinatua ezkutaturik zegoen tokira iritsi eta hor beste tipo bata azaldu zen, “Chaque Negra” delako ezizenez ezagutzen zutena. Honekin hitz egin eta Felipe ezin zela agertu esan zion, Pepita urduri jartzen hasi zen, zerbait gertatu omen zitzaion pentsatzen.. Errepublikanoak zauri txiki bat baino ez zuela esan zion, eta horregatik bere laguntza behar zuela. Aurretik aipatu bezala, berak lan egiten zuen etxean mediku bat zegoen, eta honi laguntza eskatu eta honek baietza eman zion baina etxe horretan bizi ziren gainontzekoak honetaz ezin zirela ohartu eskatu zion. Hortaz, gauean gelditu eta zauria sendatu zion.
Bestetik, “Caqueta Negra”-ren eta Pepitaren arteko maitasuna sortzen ari zen.
Kartzelako hurrengo bisitaldian, Pepitak eta Felipek, Hortensiarekin elkar ikusi zuten.
Honen senarra noski, oso dotore jantzita, eta ilea moztuta beste bat zirudien. Hortensia asko poztu eta “asko maite zuela” eta horrelakoak esan zizkion.
Pepita kartzelara berriz bisitan joan zenean, jadanik izeba zen. Ilusio handiko momentu bazen ere, horrek, Hortensia exekutatzeko momentua iristen ari zela suposatzen zuen.
Horregatik, Hortensiak beste fabore bat eskatu zion, bere senarrarengana joatea eta Frantziara alde egitea eskatzea, horrela alabak, gurasoetako bat bizirik izango lukeelako.
Pepita kartzelatik atera bezain pronto, bi tipo kotxe batean sarrarazi zuten.Horiek frankistak ziren. Horiek gela ilun batean sartu eta galdeketa egin zioten, bai Feliperen baita Chaque Negraren inguruan ere. Emakume hau torturatua izaten ari bazen ere ez zuen deus esan. Nahiago zuen hil besteak atxilotzea baino.
Torturatzeari utzi ziotenean, ohe bakar bat eta ezer gutxi zuen gela batera eraman zuten. Pepita biluzik, ubelduraz beterik, negarrez eta dardaraka zegoen.
Orduan lehenago aipaturiko jeneral frankista agertu eta hortik atera zuen. Dena den, bere semeari buruz ea zerbait esan zuen galdetu zion eta baita bere semearen etxera zerbitzari moduan gehiago ager ez zedin agindu zion ere.
Bitartean “Chaque Negra” eta Felipe gela batean zituzten. Halako batean, Frankistek Felipe hartu eta buruz bera zintzilikatu zuten. Hori gutxi ez balitz, torturatzen zuten bitartean ea “Caqueta Negra” zen galdetzen zioten. Honek ez zuen erantzuten. Hau gertatzen ari zen bitartean ezizenez ezagutzen zuten mutilak zirrikitu batetik dena ikusten ari zen. Halako batean Felipe lurrera erori eta mugitzen ez zela konturatu ziren, hortaz hilda zegoena ondorioztatu zuten.
Pepitak kartzelan izan zuen azken bisitaldian, bere ahizpari gezurra esan zion. Bere senarrarekin hitz egin zuela eta jadanik Frantzian zegoela esan zion. Pepitaren helburua ez zen gezurtzea, baizik eta bere azken orduak pozik pasa zitzala.
Egun horren gauean bertan, Pepitak ahal zuen guztia egin bazuen ere, bere ahizpa exekutatu zuten. Hortaz jaio berria zen umea gurasorik gabe gelditu zen.
Hala ere, bere izeba umeaz arduratu zen eta bere alaba izango balitz bezala zaintzen eta maitatzen zuen.
 Gainera Pepitak “Chaqueta  Negra”-ekin gutunak idazten zituen eta emakume honek, kartzelatik atera arte, 15urte pasa arte, itxarongo zuela zin egin zion. Eta horrela izan zen. Eta hiruak zoriontsu bizi izan ziren.